Aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena jaso berri du Nerbioigoieneko saneamendu proiektuak

Aitor Aspuru Saez 2018ko mar. 13a, 08:47
Isurketak ekiditeko balio behar dute lanek.

Markixana eta Basaurbeko araztegien proiektuak Ingurumen Ministerioaren oniritzia eskuratu eta urrats berria eman du.

Espainiako Gobernuak jakinarazi du aurrera egin duela Nerbioigoienako Saneamendu Planak, ingurumen-inpaktuaren adierazpenari dagokionez. Prozedura hori bete bada ere, jarraibide gehiago falta dira oraindik 80 milioi euro inguruko inbertsioa gauzatu arte. Diru hori guztia Ingurumen Ministerioak jarri beharko du.

Printzipioz, aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena jaso dute hurrengo egitasmoek:

  • Markixanako araztegia: Amurrio eta Aiarako urak tratatuko ditu. 18,8 milioi euroko aurrekontua dauka.
  • Basaurbeko araztegia: Orozko eta Laudioko urak hartuko ditu bere gain. Eraikitzeko inbertsioa 18,4 milioi eurokoa da.
  • Markixanako kolektore sistema: Saratxoko eta Iparraldeko industriaguneko urak jasoko ditu, baita udalerriko isurketak  ere. Bestalde, beste sistema batek Murgako industriaguneko urak hartuko ditu. Luiaondok ere kolektorea izango du, ponpa sistemaz urak araztegira bidaltzeko.
  • Basaurbeko kolektore sistema: Laudioko eta Orozko Araneko urak jasoko ditu, Altube ibaitik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide