Tubacex enpresako zuzendaritzak ez du negoziatzeko asmorik eta hurrengo asterako greba deitu dute

Erredakzioa 2018ko api. 6a, 16:47
Tubacex enpresako langileak geldialdi batean./ aiaraldea.eus

Hurrengo ostiralerako, apirilaren 13an, greba deitu dute STAT, USO eta LAB sindikatuek, ikusita enpresako zuzendariek berretsi dutela ez dagoela negoziaziorako tarterik.

Tubacex enpresako zuzendaritzak aurretik iragarritakoa bete du eta langile ordezkariei jakinarazi die ez duela ezer negoziatuko. Hau da, beharginek babestu ez zuten lan hitzarmena dela bere muga, eta emandako 30 eguneko epea igarota, eskaintza erretiratuko dutela.

Horren aurrean, STAT, USO eta LAB sindikatuek erabaki dute greba egitea apirilaren 13an, hurrengo ostiralean, alegia. Langile antolakuntzek, zuzendaritzaren jarreraren arabera, ez dute baztertzen beste bi lanuzte gehiago egitea.

STATek, USOk eta LABek lehenetsi dute ahalik eta lasterren erantzutea Tubacex enpresako zuzendaritzari, emandako epea agortu baino lehen. ELAk, CCOOk eta Independenteek, ordea, ez dute, momentuz, deialdia babestu. Enpresan ordezkari gehien duten sindikatuek jakinarazi dute erabaki bat hartu baino lehen, afiliatuekin eztabaidatu behar dutela grebara jo edo ez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide