Markixana eta Basaurbeko araztegiak eraikitzeko esleipena abuztuaren 1ean argitaratuko dute

Erredakzioa 2018ko mai. 5a, 11:00
Aretan hainbat arrain hilik agertu ziren iaz udan Nerbioi ibaian. / aiaraldea.eus

Ingurumen Ministerioak iragarpena egin du Europako Buletinean. 34,4 milioi euro gastatzea aurreikusi du, BEZ barik.

Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak publiko egin du abuztuaren 1ean argitaratuko duela esleipena Markixana eta Basaurbeko araztegiak eraikitzeko. Erakunde publikoaren aurreikuspena da 34.414.749,21 euro inbertitzea eta lanak 36 hilabetetan gauzatzea.

Obrek azpiegitura ugari sortuko dute. Izan ere, kolektore sarea ere egin beharko dute eta bi sistemek osatuko dute. Basaurbe Sistemak Laudio eta Orozkoko isurketak jasoko ditu araztegira eramateko. Basaurbe Sistemak, ordea, Amurrio, Murga eta Luiaondoko uren tratamendua bideratuko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide