Aretako Otarte okindegian ere lapurtu dute

Erredakzioa 2018ko mai. 11a, 11:00
Kristala apurtuta sartu ziren Otarten lapurrak. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 1ean gertatu zen lapurreta, gaueko ordu txikitan Otarten. Estolda baten estalkia bota zuten sarrerako kristalaren aurka dendara sartzeko. 

Aretako Otarte Okindegian lapurretak jazo da. Maiatzaren 1eko gauean ezezagunez osatutako talde batek denda aurrean zegoen estolda baten estalkia hartu eta sarreraren aurka jaurti zuen. Alarmak ez zuen jo, antza.

Egindako zuloa baliatuta, kutxa erregistratzailea eraman zuten. Berez, inguruko ortu batzuetan topatu zuten geroago kutxa.

Hori ez da azkenaldian ingurutan (Laudion edo Orozkon) gauzatu duten lapurreta bakarra, eta ikerketak irekirik daude. Jasotako frogak aztertzen ari dira.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide