Eraso matxisten aurkako protokoloa bateratzea, Aiaraldeko Berdintasun Foroaren xede

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko mai. 21a, 13:12
Ostegunean izan zen lehen bilera. / Miren Urresti

Ostegunean izan zen Aiaraldeko Berdintasun Foroaren lehen bilera. Aiarako Kuadrillako Berdintasun plana aurkeztu zuten, eta eraso matxisten aurkako protokoloa bateratzeko bidea zehaztu.

Arespalditzako Emakumeen Gelan elkartu zen lehenbizikoz Aiaraldeko Berdintasun Foroa, ostegunean. Bertan izan zen Miren Urresti Aiarako Berdintasun teknikaria, besteak beste. Positiboki baloratu du topaketa teknikariak: "Eskualdeko emakumeak elkartu ginen, gizonezko bakarra etorri zen, gonbidapena mistoa baitzen. 25 batu ginen, herri guztietakoak: Artziniegarrak, okondoarrak, laudioarrak...".

Urrestiren arabera, orokorra izan zen lehen saioa, "bi orduko iraupena izanik, ez zigun astirik eman nahi genuen guztia lantzeko". Hori dela eta, ekainean berriro elkartzeko asmoa aurreratu du teknikariak. Hitzordua oraindik ez dute zabaldu; bai, ordea, aztergaiak: eraso matxisten protokoloa eta Aiaraldeko Berdintasun Topaketak.

Eraso matxistei aurkako protokolo bateratua
Klown saioaren sarreraren ondotik, Aiarako Berdintasun plana aurkeztu zuten, eta eraso matxisten aurkako protokoloari heldu zioten ondoren. Izan ere, tokiko erakundeak jendarteko arazoari aurre egiteko prozedura landu du: "Eragile feministen izan behar duten funtzioa eztabaidatzea izango da hurrengo pausoa". Hain zuzen, eskualde mailan nola erantzun adostea nahi dute. Gaur-gaurkoz Okondon, Artziniegan eta Aiaran dute bateratuta genero indarkeriaren aurkako protokoloa. Aurrera begira, ordea, Laudio eta Amurriorekin koordinatzea nahiko lukete.

Berdintasun topaketak
Bestalde, urriko azken asteburuan antolatzen dituzte Aiarako Kuadrillan Berdintasun Topaketak: "Bakoitzak zer gai nahi duen lantzea esango du ekaineko bileran, denen interesa aintzat hartzeko topaketak prestatzean".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide