Pello Moreno eta Maider Urtaran garaile Peregaña Igoeraren V. edizioan

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko uzt. 8a, 12:41

Atzo burutu zen Erretes Lantenoko jai egitarauaren baitan Peregaña Igoeraren V. edizioa. Ia 200 kirolarik hartu zuten parte proban. Pello Moreno laudioarra izan zen azkarrena.

Sargoriari aurre eginez, ia 200 korrikalari abiatu ziren Erretes Lantenoko irteeratik Peregaña Igoera lasterketaren 11 kilometroak osatzeko.

Gizonezkoen kategorian Pello Moreno laudioarra izan zen azkarrena, ibilbidea 47 minututan osatu ostean. Bere atzetik Iñaki Isasik, iazko irabazleak, gurutzatu zuen helmuga, Morenok baino 20 segundo beranduago. Isasiren atzetik eta segundo gutxiko diferentziarekin Orkatzak taldeko Josu Apraiz igo zen podiumeko hirugarren postura.

Emakumezkoen kategorian Maider Urtaran laudioarrak aise irabazi zuen lasterketa, ibilbide osoan zehar aurretik joan ostean. Zuriñe Frutos artziniegarra izan zen bigarrena.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Ainara Garcia Sanchez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide