Gaurtik larunbata bitarte festaz bustiko da Tertanga

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko uzt. 10a, 08:05
Larunbata arte luzatuko dira festak. / Aiaraldea.eus

11:00etan jaurtiko dute lehen txupina. Ostiralean 22:30ean piztuko dute suziria bigarrenez, txosna irekiarekin kontzertuei segida emateko.  

Larunbata arte ekintza ugari egongo dira Tertangan. Jai Batzordeak makina bat jarduera prestatu ditu aurten ere. Gaur hasiko dituzte festak, kanpai errepika eta mezarekin. Eguerdian trikitilariak eta buruhandiak egongo dira enparantza inguruan.

15:30ean, berriz, etxez etxe kalejira egingo dute trikitiaz lagunduta. 18:00etan, aldiz, haur jolasak izango dira nagusi, Urtxintxa Eskolaren eskutik.

Asteazkenean, hilaren 11n, 12:00etan meza egongo da, eta jarraian janaurrekoa. Arratsaldean, baina, boloak izango dira protagonista, 18:00etan hasiko baitira partidak.

Asteburua, indartsu
Edozelan ere, asteburuan pilatu dituzte jarduera gehienak. Ostiralean 22:30ean jaurtiko dute bigarrenez txupina, eta txosna irekiko da ondoren. Ohi bezala, frontoia hautatu dute kontzertuetarako. Akerbeltz erromeria arduratuko da giroa berotzeaz.

Larunbatean bukatuko dira festak, ez ordea, edonola. 16:30ean irekiko dute mus txapelketako izen-ematea, 15 euroren truke. Lehiaketak, gainera, 25.urtemuga izango du aurtengoa. Sariak ere zehaztu dituzte Jai Batzordetik: bikote irabazleak txapela eta 150€ eskuratuko ditu, bigarren sailkatuek botila sorta eta 70€, eta hirugarrenek botilak eta 30€.

Tradizioari jarraiki, arrastariarren "afari herrikoiarekin" emango diote amaiera egitarauari. 20:30ean izango da hori, musika eta lagun artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide