Urrezko eta zilarrezko lau domina lortu ditu Artomaña Txakolinak International Wine Awards lehiaketan

Gorobel mendilerroaren magalean dago upategia. / Artomaña Txakolina

Londreseko IWSC ardo lehiaketan ere saritu dute Aiaraldeko upategia. 

Lau domina lortu ditu Artomaña Txakolina upategiak International Wine Awards nazioarteko lehiaketan. Urrezko domina bana eskuratu zituzten Eukeni 2017 eta Laira 2017 txakolinek eta zilarrezkoak, aldiz, Xarmant eta Fabian de Mariaka txakolinek.

Artomaña Txakolinako kideen arabera, 2579 ardo aurkeztu ziren lehiaketara. “768 izan dira sarituak, 189 ardo txuri guztira”. Upategiko kideak oso pozik azaldu dira lortutako emaitzarekin, aurkeztu zituzten ardo guztiak saritu dituztelako. “Oso lagungarria suertatuko zaigu saltzerako orduan”. Nabarmendu dutenez, “Bikain” sailkapena jaso du aurten euren mahats uztak, “lortutako saria horren emaitza izan da”.

Bi sari Londresen
Horiek ez dira izan, gainera, Artomaña Txakolinak lortu dituen aitortza bakarrak. Brontzezko domina bat lortu dute Londreseko IWSC ardo lehiaketan. “Oso norgehiagoka prestigiotsua da hori”, azpimarratu dute.

Erlazionatuak

%43 jaitsi da Arabako Txakolinaren uzta, izozte eta gaixotasunengatik

Aiaraldea

Jaitsiera hori ematea espero zuten  jatorrizko izendapenaren arduradunek, baina “kezkagarria” dela gaineratu dute. 345.000 txakoli...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide