"Igel ehiza" eta guzti, festari batuko zaio Agiñaga ere

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko uzt. 20a, 12:09
Festetan murgiltzeko prest dago herria. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 21ean eta 25ean ospatuko dituzte herriko jaiak. Larunbatean pilatu dute egitarau gehiena.

Iritsi dira festak Agiñagara ere. Uztailaren 21ean eta 25ean izango dira jarduerak. Ez da bitxikeriarik faltako, gainera: igel ehiza egingo baitute larunbatean, goizaldeko ordubietan. Arratsaldetik ordu txikiak arte osatu dute programa.

18:00etan abiatuko dira festak, karta jokoarekin. 19:00etan igel txapelketa egongo da, eta 21:00etan parrillada. Dirua biltzeko zozketa egingo dute 22:00etan, eta segidan ekingo diote diskodantzari. "Agiñagako Jai Batzordeak antolatu ditu ekintzak", Agiñagako Batzar Administratiboak adierazi duenez. Uztailaren 25ean, meza eta pintxo dastaketarekin bukatuko dira jaiak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide