Datozen egunetan industuko dute Babio, historiaurreko herri harresitua bilatzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko uzt. 28a, 08:58
Babion egingo dituzte indusketak. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 31n bisita gidatua antolatu du Aranzadik "Burdin Aroko Herri Harresitua" ezagutzera emateko.

Jon Obaldia Aranzadiko arkeologoa ari da ikerketa zuzentzen. Asteburuan ekingo diote Babion lurra altxatzeari. Hala adierazi du Eider Conde Aranzadiko komunikazio arduradunak. "Burdin Aroko Herri Harresituan lanean ari gara, Historiaurreko aztarnategia da". Asteburuan eta astelehenean hartuko dituzte laginak, "informazioa bilatzen ibiliko dira. Jakin badakigu aztarnak daudela".

Bisita gidatua, asteartean
Asteartean, berriz, bisita gidatua egingo dute. Izoriako Txokoan jarri dute hitzordua, 11:00etan. Babioko tontorrean 11:30ean elkartuko dira. 25-30 minutuko txangoa izango da. "Dena den, norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat jarriko da Babiora igotzeko. Ibilbidea erraza da. Bisita euskaraz eta gazteleraz egingo da", adierazi dute. Bertaratzen direnei mendirako oinetako egokiak eramatea aholkatu diete, "eta zira, jaka edota ura".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide