Eztizen Etxebarriak irabazi zuen atzo Winerun lasterketa Bastidan

Podiumaren lehen postua hartu zuen igandean Eztizen Etxebarriak. / E. E.

Larrinbearra atzo nagusitu zen Bastidako Winerun lasterketa herrikoian, 41 minutu eta 25 segundoko marka egin ostean.

Eztizen Etxebarria Larrinbeko kirolariak Arabar Errioxara jo zuen atzo Winerun proban parte hartzeko eta emaitza apartak eskuratu zituen. Sailkapen orokorrean 19. izan zen eta emakumeen artean lehena. Hori dela eta, Senior kategorian garaile izan zen. Herri lasterketa izan zen atzokoa eta 10 kilometro bete izan behar zituen kirolariak.

Duela bi asteburu ere pozik itzuli zen etxera, Bilbo Night Marathonen 3. postua lortu baitzuen. Etxebarriak zehaztu du denboraldi honetan helburu nagusia izango dela Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketan aritzea.

Martin Fiz
Larrinbeko 28 urteko gazteak azaldu du Laudio Atletismo Taldean parte hartu zuela adinez nagusi izan arte. Orduan, Martin Fiz munduko txapeldunarekin hasi zen entrenatzen. Lesioak izan ostean, lehiaketetan aritzeari uko egin zion, baina lasterketetan korrika egiten hasi da berriro, sasoia eta osasuna hobetu eta gero.

Aurten bere kabuz hasi du denboraldia, baina Martin Fizek proposatu dio bere taldean sartzea, oraindik berretsi ez duten arren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide