Parte hartze ugari eta anitza egon da Lezamako Jaietan

Erredakzioa 2018ko aza. 12a, 07:00

Mus txapelketa, herrien arteko norgehiagoka, kontzertuak, mendi martxan eta beste hainbat ekintza egin dituzte asteburuan.

Harrera ona izan dute Lezamako Jaiek. 20 bikotek hartu zuten parte larunbatean egin zen mus txapelketan. Herrien arteko norgehiagokan, aldiz, lau talde aritu ziren: Amurrio Trail Taldea, Nerbioi Errugbi Taldea, Artziniegako taldea eta Lezamakoa. Artziniegako taldeak lehen aldiz hartu zuen parte; sokatira taldea sortzeko jendearen bila daude.

Lau talde, bost proba
Bost proba gauzatu behar izan zituzten parte hartzaileek: lokotx bilketa, sokatira, ingudea, trontza eta belar fardel jaurtiketa. Azken proba horrek Lezaman du jatorria. Herrian abeltzain asko zeudenez baserritar gehienak trebeak ziren belar fardelak jaurtitzeko, eskuz pilatzen baitziren atoietan garraiatzeko zein lastategietan gordetzeko. Gaur egun trebezi hori galdu da, geratzen diren baserritarrek traktorez mugitu behar diren fardel handiak erabiltzen baitituzte.

Lau taldeek giro onean hartu zuten parte eta ondoren frontoian Burutxagak prestatu zuen parrilladan afaldu zuten. Gauean berandura arte luzatu zen giroa The Pushermen talde urduñarrarekin eta erromeriarekin.

Baina larunbat gaueko parrandak  luzerako jo zuen arren, igande goizean dozenaka bildu ziren herrian, mendi ibilaldian parte hartzeko asmoz. Nagusientzako bazkariarekin eman zieten amaiera jaiei.

Argazkiak: Iñaki Ibarrola Atxa, Iñaki Ibarrola Aldaiturriaga, Maddi Isasi, Eukene Aldai eta Fontso Larrazabal

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide