aiaraldea.eus

Wirtanen kometa ikusteko aukera egongo da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea   Ingurumena  Aiaraldea

Bihar ikusiko da hoberen fenomenoa, begi hutsez, baina ondo ikusteko gomendagarria da prismatikoak erabiltzea.

Wirtanen kometa ikusteko aukera egongo da bihar
46P/Wirtanen kometaren jarraipena egin dute Izkiko behatokitik. / La Otra Mitad | Ikusi handiago | Argazki originala

46P/Wirtanen kometa ikusteko prestaketak hasi dituzte Arabako astronomiazaleek: iragan asteburuan lehen hurbilpena egin zuten La Otra Mitad elkarteko kideek, Izkiko behatokian. Begi hutsez ikusteko aukera badago ere, oso tamaina txikia du zeruan, eta, horregatik, oso gomendagarria da teleskopioa edo prismatikoak erabiltzea kometa horretaz gozatu ahal izateko.

Bihar, hilaren 16a, izango da Wirtanen Lurrera gehien hurbilduko den eguna, orduan 0,0777 unitate astronomikora igaroko baita. Eguraldia lagun, hori izango da objektua ikusteko egunik aproposena. Taurus konstelazioan topatu ahal izango da kometa.

Albiste hau Alea.eus atarian argitaratu da eta CC-BY-SA lizentzia erabilita moldatu eta publikatu dugu hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa