aiaraldea.eus

40 lanpostuko eskaintza publikoa deituko du Diputazioak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea   Jendartea  Aiaraldea  Aiaraldea: Araba

Administrari eta albaitarien azterketak 2019ko ekainean egingo dira, 2017ko LEPeko probekin batera. 

Arabako Foru Aldundiak Lan Eskaintza Publiko (LEP) baterako deia egingo du aurten. Guztira, 40 lanpostu eskainiko dituzte, hutsik dauden 36 administrari lanpostu eta bete gabe dauden lau albaitari lanpostu betetzeko. Azterketak ekainean egingo dituzte, eta 2017ko LEPeko 51 lanpostuak ere hartuko ditu.

Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren foru diputatuak prentsaurrekoan aurkeztu du lan eskaintza publikoa. Azaldu duenez, azken hilabeteotan langileen batzordearekin negoziatzen ibili eta gero onartu dute lan eskaintza.

Gonzalezen esanetan, 2017ko eskaintzako hautaketa prozesua eta 2018koa batera gauzatuko dira datorren urtean, egutegi honi jarraituz: deialdien oinarri orokorrak eta espezifikoak urtarrilean onetsi eta argitaratuko dira, eta lehenengo probak udaberri amaieran egingo dituzte, seguruena ekainean.

Albiste hau Alea.eus atarian argitaratu da eta CC-BY-SA lizentzia erabilita ekarri dugu hona.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa