Lezamako tiroketaren ustezko erasotzailearen etxea miatu dute

Erredakzioa 2019ko urt. 9a, 09:47
Igandean bota zen tiroa Lezamako baserriaren aurka. / Aiaraldea.eus

Polizia nazional ohia da susmopean dagoena, 74 urteko gizonezkoa, baina ez dute oraingoz inor atxilotu.

Ertzaintzak baieztatu duenez, Lezamako etxebizitza miatu dute, Ezker Abertzaleko familia baten baserria erasotu duelakoan. Polizia nazional ohia da susmopean dagoena, 74 urteko gizonezkoa, baina ez dute oraingoz inor atxilotu. Miaketan armaren munizioa topatu dute, baina pistolarik ez. Zabalik dago ikerketa oraindik. 

Atzo egin zituen adierazpenak erasotutako sendiak, eta ziurtatu zutenez, ez da familia ezta liskar pertsonala izan. Amurrioko Udaleko alderdi guztiek gaitzetsi zuten ekintza, eta elkarretaratzea egin zuten gertaera salatzeko:

Sortuk, bere aldetik, manifestazioa burutu zuen iluntzean. Oihana San Vicente Arabako arduradunak kautelazko neurriak hartzea eskatu zuen, besteak beste: 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide