Luisa Ibarrola txapeldun berriro Espainiako Sub-23 Ziklokros Txapelketan

Aitor Aspuru Saez 2019ko urt. 13a, 17:30
Iaz Legazpin ere irabazi zuen Espainiako Ziklokros Sub-23 txapelketa Ibarrolak.

Gaur goizean lehiatu da Espainiako Ziklokros Txapelketa Pontevedran eta Luisa Ibarrola saratxoarrak garaipena lortu du Sub-23 kategorian berriro. Gainera, hirugarren gurutzatu du muga proba absolutuan.

Gaur goizean jokatu da Espainiako Ziklokros Txapelketa Pontevedran. Kategoria guztiko kirolariak lehiatu dira aldi berean eta Luisa Ibarrola hirugarrena izan da.

Emaitza horrek balio izan dio Sub-23 kategorian nagusitzeko eta txapelduna izateko. Paula Diaz eta Sofia Rodriguez izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.

Ez da saratxoarrak norgehiagoka hori irabazten duen lehen aldia izan. Izan ere, iaz Legazpin ere irabazi zuen Espainiako Ziklokros txapelketa eta kadeteen artean ere onena izan da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide