Eztizen Etxebarria da Arabako Kros Txapeldun berria eta eskualdeko zenbait kirolarik dominak eskuratu zituzten

Aitor Aspuru Saez 2019ko urt. 21a, 13:09
Eztizen Etxebarria Araiako krosean. / E. E.

Eztizen Etxebarria eskualdeko lasterkariak garaipena lortu zuen atzo Arabako Kros Txapelketan, Araian, kategoria absolutuan. Aiaraldeko kirolari gehiago aritu ziren bertan eta podiuma zapaldu zuten banaka zein taldeka.

Eztizen Etxebarria aiaraldearrak eskuratu zuen atzo Arabako Kros Txapelketa Araiako zelaietan. 6.000 metroko ibilbidea bete behar izan zuen lasterkariak saria irabazteko, eta oso pozik dagoela adierazi du.

Izan ere, kirolariak ez zuen, inondik inora, garaipena espero: "Astean zehar gaixorik egon nintzen, goragaleak eta tripako minak jota".

Kategoria absolutuko Arabako txapeldun berriaren atzetik bere taldeko -Alimco Running Fiz- bi kide sartu ziren helmugara: Pilar Moran eta Maialen Loyo. Hirurak igo ziren podiumera, elkarrekin:

Eskualdean domina gehiago
Aiaraldeko kirolari gehiagok parte hartu zuten atzoko proban. Horietako batzuk, gainera, ez ziren esku hutsik itzuli:

  • Atletismo Laudio eta Oinkariak klubek zilarrezko eta brontzeko dominak jaso zituzten taldekako kategoria absolutuan.
  • Jon Goti laudioarrak sub-16 kategoriako brontzezko domina eskuratu zuen.

  • Sub-18 kategorian Eder Arteaga eta Ekaitz Urkijo 1. eta 2. postuan sailkatu ziren eta Laudio Atletismo kluba izan zen taldekako irabazlea.
  • Senior sub-23 kategorian Oinkariak klubak lortu zuen zilarrezko domina taldeka.
  • Sub-18 kategoriakoen artean Maider Bravo izan zen brontzezko dominaren jabea, eta Atletismo Laudio kluba bigarrena izan zen taldeka.
  • Sub-20 kategorian irabazi zuen taldekako proba Atletismo Laudio klubak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide