Euriteen maila laranjara iritsi da Aiaraldea, Saratxoko estazioaren arabera

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 24a, 08:57
Ibaiek gainezka egin dute eskualdeko zenbait tokitan. / Aiaraldea.eus

Urduñan ibaiak gainezka egin du, La Muera inguruan. Bizkaiko suhiltzaileak daude "uholde txikiak" bideratzen. Okondo eta Artziniega inguruan ur pilaketak daude ere, eta Orozko zein Aretan lurra erori da bidera.

Euriteek errepideetan eragozpenak eragin dituzte, Trafiko Sailak azaldu duenez. Aretan (Anuntzibai inguruan) lurra erori da errepidera, eta Laudiotik Orozkorako bidean ere bai. Urduñan (La Mueran), Orozkon (errepide nagusian) eta Okondon (Udaletxetik herrigunerako tartean), aldiz, ur pilaketak daude zenbait guneetan. Artziniegatik Gordexolarako noranzkoan ere ur metaketa dago. AP68 errepidean, berriz, obretan daudela ohartarazi dute, Amurriotik Gasteizerako tartean. Unean uneko informazioa jakiteko errepide sarearen unean uneko egoera kontsulta liteke.

Alerta laranja
Euskalmetek jakinarazi duenez, "muga laranja" igaro dute Amurrio inguruan. Saratxoko datuak baliatu dituzte horretarako. Grafikoetan ikusten denez, 3:00etatik 06:00etara pilatu da euri gehien, 5:30ak aldera:

Gaurko eguraldi iragarpenari so, euriteak iragarri dituzte goiz osoan zehar, eta arratsaldean ateri uneak. Elur kota, berriz, 700-1.000 metro inguruan egongo da. Tenperaturari dagokionez, 6 gradu izango da aurreikusitako minimoa, eta 9 maximoa. Oro har, beraz, euria eta hotza izango dira nagusi.

Errepideen egoera ohikoa da, trafikoa normaltasunez ari da bideratzen orduotan eskualde osoan. Lekukoek Aiaraldea hedabideari adierazi diotenez, baina, Urduñan ibaia bidetik atera da, La Muera inguruan. Horregatik, zati horretan kontu handiz gidatu beharra dago. Bizkaiko suhiltzaileek adierazi dute uholdeak bideratzeko lanean daudela:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide