Sutea eragotzi zuten atzo Beotegin

Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 07:34
Suhiltzaileak atzo Beotegin lanean. / Arabako suhiltzaileak

Suhiltzaileek tximinia batek sua hartzea ekidin zuten atzo Aiaran.

Atzo 20:15ak aldera suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten Aiarako etxe batean, Beotegin, hain zuzen. Jabeak erosketak egitera joan ziren eta itzultzean topatu zuten etxe osoa kez beterik.

Larrialdiko zerbitzuei deitu ostean, suhiltzaileak bertaratu ziren eta tximinia hozteari ekin zioten. Berez, horrek saihestu zuen ke gehiago sortzea eta, aldi berean, sua ez piztea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide