Arespalditza bisitatuko du Laburbira jaialdiaren XVI. edizioak

Erredakzioa 2019ko mar. 28a, 08:00
Animaziozko filmak egongo dira ikusgai, besteak beste. / Atxur taldea

Proiektatuko den filmetako baten zuzendariak bertaratuko dira herrira, solasaldia eskaintzera: Iker Maguregi eta Andrea Martinez.

Martxoaren 20an hasi eta apirilaren 13an amaituko da Laburbira jaialdiaren XVI. edizioa. 35 herritatik igaroko da film laburren zirkuitua. Arespalditza izango da herri horietako bat. Apirilaren 4 eta 5ean proiektatuko dituzte filma laburrak bertan, 19.30ean udaletxeko aretoan. Pelikulak ikusteko soilik ez, horien inguruan hitz egiteko parada ere egongo da, jaialdiko lanetako baten zuzendariak diren Iker Maguregi eta Andrea Martinez bertaratuko baitira apirilaren 5eko proiekziora.

Bederatzi filma
Bederatzi filma ikusteko aukera egongo da. “Maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi
animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroako istorio bat, magia, intriga
eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena”, aurreratu dute antolatzaileek. Nabarmendu dutenez, lan gehienak sortzaile gazteek eginikoak direla, “eta bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide