Lau egunez luzatuko dira Artomañako jaiak, apirilaren 19tik 23ra

Eusko Label txahalkiaren dastaketa egingo dute, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Ostiralean izango da txupinazoa, 20:00etan. Asteburu osoan zehar luzatuko da jaia.

Artomañako Jaiak ate joka daude, datorren asteburuan ospatuko baitira. Lau eguneko egitarau atondu dute herriko bizilagunek.  Apirilaren 19an (ostirala) izango da txupinazoa, 20:00etan. Ordubete beranduago hasiko da Periren emanaldia. Larunbatean, aldiz, Eusko Label txahalkiaren dastaketa egingo dute, 14:00etan. Pintxo bakoitzak euro bat balioko du eta biltzen duten diru guztia ataxia-telangiektasia gaixotasuna duten pertsonen AEFAT elkarteari emango diote. Briska txapelketarekin eta Joselu Anayaken erromeriarekin amaituko da eguna.

Igandean haur-parkea, txokolatada eta disko-festa egongo dira 18:00etatik aurrera. Bukatzeko, asteartean (hilak 23) meza eta herri  luntxa egingo dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide