Igandean jokatuko da Aiarako laugarren Mendi Duatloia

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mai. 2a, 13:42
Aiarako mendi duatloia izango da igandean. / Aiaraldea.eus

Umeen proba 10:20an eta 10:40an izango da, eta helduena 11:00etan. 

Igandean jokatuko da Aiarako IV. Mendi Duatloia. Izen-ematea internet bidez egin daiteke, edota egunean bertan Arespalditzan. Banaka edo bikoteka parte hartzeko aukera eskainiko dute aurten ere. Izen emateak 5 euro balio ditu.

Umeek irekiko dute norgehiagoka, 10:20an eta 10:40an hasiko baitute proba. Lehenbizikoak ateratzen 2009-2012 artean jaiotakoak izango dira, eta bigarrenak 2006-2008 urte artekoak. Facebook orrian iragarri dituzte ibilbidearen nondik norakoak, spot bidez: 

Txikien modalitateari dagokionez, 400 metro egin beharko dituzke korrika zein bizikletaz. Ertainek, berriz, gehiago ibili beharko dute bizikletaz, 800 metro hain zuzen.

Proba nagusiaren nondik norakoak
Korrika osatu beharreko zirkuituaren luzeera ia 4 kilometrokoa izango da, eta Arespalditzako herrigunea zeharkatuko dute nagusiki, mapan ikus daitekeenez. Bizikletarako ibilbideak, aldiz, 7 kilometro luze batuko ditu, eta bi itzuli eman beharko dizkiote partaideek: 

Powered by Wikiloc

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide