Bi zauritu eraman dituzte erietxera, Luiaondoko istripuaren ondorioz

Erredakzioa 2019ko mai. 13a, 13:48
Suhiltzaileak bertaratu dira, besteak beste. / Arabako Suhiltzaileak

10:15ak aldera jazo da istripua A-625 errepidean, Luiaondo eta Laudio artean. Bi autok talka egin dute eta bi pertsona geratu dira harrapatuta ibilgailuen barruan. Galdakao eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, baina arriskutik kanpo daude, Ertzaintzaren arabera.

Suhiltzaileak bertaratu dira berehala ezbeharraren lekura. Izan ere, bi ibilgailuek elkarren aurka egin dute talka, eta kolpearen ondorioz barruan harrapatuta geratu dira zaurituak.

Goiz osoan zehar auto pilaketa handia egon da Luiaondoko errepidean. Hala ere, Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari baieztatu dionez, trafikoan normaltasuna da nagusi jada. "Zauritutako bi lagunak Gurutzeta eta Galdakaoko erietxeetara eraman dituzte, baina ez da zauritu larririk egon printzipioz". 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide