Zigor Egia: "Belaontzian joango gara Groenlandiara 18 egunez eskalatzeko"

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko eka. 15a, 09:48
Zigor Egia mendizalea. / Aiaraldea.eus

Zigor Egia Groenlandiara joango da eskalatzera uztailaren hasieran. Belaontzian egingo dute bidaiaren zatirik handiena. 

Ekainaren 27an abiatuko da Zigor Egia Islandiara. Garraiobide ugari uztartuko dituzte, itsasoa zeharkatu beharko baitute, besteak beste. Egiak azaldu duenez, belaontzian joango dira Islandiatik Groenlandiara: "15 metroko belaontzian joango gara, Danimarkako itsasertza zeharkatu eta Groenlandiako ekialdera jotzeko. Bertako mendietan ibiliko gara eskalatzen". 

Klimatologiara egokitzea izango dute lehenbiziko erronka. Guztira, 18 egun igaroko dituzte lagun artean eskalatzen. Islandian elkartuko dira abenturako kideak: "Mistic Mountains mendietara joango gara, oso gutxi zapaldutakoak dira". Bizkaiko Mendizale Federazioko Segurtasun arduraduna da Egia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide