aiaraldea.eus

Green Valleyk, Suaiak eta Ama Rebelek eta Xabi Aburruzagak joko dute Amurrioko jaietan, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Aiaraldea

Amurriok abuztuaren 12tik 17ra ospatuko diren herriko jaietarako musika programazioa itxi du. Musika emanaldiak egongo dira jaietako egun guztietan, oso estilo anitzetakoak, ikus-entzule guztien gozamenerako.

Green Valleyk, Suaiak eta Ama Rebelek eta Xabi Aburruzagak joko dute Amurrioko jaietan, besteak beste
Green Valley taldean Egoitz Uriarte laudioarrak jotzen du. | Ikusi handiago | Argazki originala

12 kide dituen Malibu Show Orkestra izango da jaietako lehenengo eguna alaituko duena. Hurrengo egunean beste bi talderen txanda izango da: Suaia eta Ama Rebel Suairen raggamuffin-dance hal izenekotik eta Ama Rebelen roots-reggae-aren beteranotasunetik sortutako talde bizkaitarra; eta egoitza logistikoa Irungo Mosku auzoan duen Bad Sound System, Selekta Stepik, Mastak eta Kenitrak osatutakoa.


Jaietako emanaldi nagusietakoa Green Valley taldearena izango da, Kuadrillen Egunean. Gizarte arloko injustizien aurrean errebindikazio mezuak zabaltzen dituzten eta euren letretan mezu positiboa transmititzen duten sei musikari arabar eta katalanek osatutako taldea da. Horrez gain, aurretik Samoah izango da, Amurriock 2019 banda lehiaketako pop kategoriako irabazlea.


Xabi Aburruzaga euskal trikitilari eta konposatzaileak ‘Bost’ aurkeztuko du abuztuaren 15ean. Bere bosgarren lana da, eta musikaria bere barnean murgiltzen da, azken urteetan bizi izandako esperientziei buruzko gogoetei musika jarriz.


San Roke eguna musika emanaldiz beteta dator. Arituko den lehenengoa Puro Relajo izango da, abesti mexikarrak, euskarazko abestiak eta betiko klasikoak eskaintzen dituen eta emanaldi bakoitza benetako festa bilakatzen duen talde nafarra. Horien ondoren, dantzaldiaren tartea etorriko da, Trikizio taldearekin. Eta, amaiera emateko, dantzaldia DJ Rubarekin.

Jaien amaiera, “Los hits de tu vida” musika ikuskizunak ekarriko du. Garai oso bat bete zuten artisten kantak biltzen dituen show bikaina, Blue Brothers, Areta Franklin, ABBA edo AC/DC, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa