Ostiraletik igandera arte luzatuko dira Arrankudiagako San Pedro jaiak

Erredakzioa 2019ko eka. 27a, 07:00
Sua piztuta emango diote hasiera festari. / Txomin Egiluz

Umeentzako jarduerak, gastronomia txapelketak eta jolas ugari egongo dira hiru egunetan zehar.

Bihar -ekainak 29- hasiko dira San Pedro jaiak Arrankudiagan. Gaueko bederatzietan piztuko dute festari hasiera emateko suziria, eta sua eta txokolate jana egongo dira jarraian.

Edonola ere, larunbatean egingo dira ekintza gehienak. Umeentzako jarduerak, bazkaria eta jolasak egongo dira, besteak beste.

Igandean, aldiz, gastronomiak hartuko du protagonismoa. Bakailao eta tortilla txapelketak egingo baitituzte. Arratsaldean, aldiz, jolasak izango dira nagusi: Mus, tute, igel eta igel txiki txapelketak egongo dira.

EGITARAU OSOA

Ekainak 28, ostirala

21:00 // Txupinazoa eta kalejira

21:30 // Sua eta txokolatada

Ekainak 29, larunbata: San Pedro eguna

11:00 // Meza

11:00 // Puzgarriak eta jolasak egun osoa zehar

11:00 // Arrankugooooool egun osoan, Javier Eskaltza Athletic peñaren eskutik

13:00 // Umeen bazkaria

15:00 // Auzo bazkaria

18:00 // Pisten jolasa

20:00 // Afari merienda

20:30 // Afari-merienda

20:30 // Diskofesta: Mariskal DJ

Ekainak 30, igandea

12:00 // Bakailao eta tortilla txapelketa

12:00 // Umeentzako tailerrak (aldatzeko arropa eramateko deia zabaldu dute)

13:00 // Kalejira mariatxia: Mexico Lindo

14:00 // Lapikoen aurkezpena

17:00 // Mus, tute, igel eta igel txiki txapelketak

18:00 // Erromeria: Belle&Blue

21:00 // Jaien amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide