Delikako Jaiek asteburu osoa beteko dute

Erredakzioa 2019ko eka. 27a, 11:00
Igandean apar jaia egingo dute eguraldiak ahalbidetzen badu./ Delikako Jai Batzordea

Ostiraletik igandera arte iraungo dute Delikako Jaiek. Adin guztien nahiak asetzeko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

Delikako Jaiak ostiralean hasi eta igandean bukatuko dira. Antolakuntzak egitarau anitza prestatu du eta, gainera, eguraldiak laguntzen badu, bainua hartzeko parada egongo da herrian dauden putzuetan.

Gauzak horrela, egitarau osoa hurrengoa izango da:

Ostirala

21:00 // Txupinazoa suziriekin eta kanpai jotzearekin

21:30 // Tortilla lehiaketa (etxean eginak)

Larunbata

14:00 // Herri bazkaria

17:00 // Mus Txapelketa. 16:15ean izena eman beharra dago gastronomia elkartean. 20 euro bikoteko.

18:30 // Briska txapelketa

19:00 // Bigantxak 16 urtetik gorakoentzat

00:00 // Suziriak. Trikizio, Mix Festa ikuskizuna DJ Bak festarekin

07:00 // Txokolate jana

Igandea

10:00 // Umeentzako jolasak eta apar jaia

13:00 // Meza Urduñako Abesbatzarekin

18:00 // Erauntsi dantza taldearen erakustaldia

20:00 // Parrillada eta jaien amaiera

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide