Gilen Albisua aiararrak Munduko Motocross txapelketan parte hartuko du asteburu honetan Italian

Gilen Albisuak zortzi urteko ibilbidea garatu du motor gainean. / J. A.

14 urteko gaztea Italiara joango da 85 zentimetro kubikoko Munduko Motocross Txapelketan aritzeko, Pietramuratara, hain zuzen.

Gilen Albisua aiararra izango da 85 zentimetro kubikoko Munduko Txapelketan egongo den lehen euskalduna, 85 zentimetro kubikoko kategorian. Espainiako Federazioak hautatu du Pietramuratan -Italiako iparraldean- egingo den proban parte hartzeko.

Berez, aurten Europako Top 10ean sartu da zuhatzarra eta Espainiako Txapelketan 3. izan zen. Baina 8 urteko ibilbidea bete du gazteak: 2012an Euskadiko Txapelketan 3. izan zen, 2013an 2., 2014an irabazlea izan zen, baita 2015ean ere. Urte horretan Gaztela eta Leongo txapelketako lehen saria eskuratu zuen, Europan 13. izan zen eta Espainiako Txapelketan, ordea, 12. 2016an bere palmaresa handitu zen berriro. Euskadiko txapelketa bereganatu zuen eta Europan 7. sailkatu zen. 2017an Euskadiko txapelketan garaipena lortu zuen berriro.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide