Zianotapia tailerra antolatu zuen Hontzuria argazki klubak

Erredakzioa 2019ko uzt. 17a, 11:33

Maied Urrutiaren gidaritzapean zianotapian trebatzeko aukera izan zuten aiaraldearrek larunbatean.

Luiaondoko Hontzuria Argazki Klubak antolatuta, zianotapia teknika ezagutzeko aukera izan zuten aiaraldearrek larunbatean. Luiaondoko Zentro Sozialean elkartu ziren trebatzeko. Maied Urrutiak zuzenduta, lau orduko ikastaroa jaso zuten bertaratuek.

"Luiaondoko eskola zaharretan primeran pasa genuen", adierazi dute antolatzaileek. Argazkilaritza teknikari dagokionez, "erraza bezain ikusgarria" dela erantsi dute, "ziur errepikatuko dugula". Sare sozialetan aurreratu dutenez, tailerrean gauzatutako lanekin erakusketa egingo dute aurki.

Argazkiak: Laura Gerrero
Testua: Izar Mendiguren Cosgaya

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide