Babioko Burdin Aroko herri harresitua ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute larunbaterako

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko uzt. 31a, 09:02

Larunbatean izango da txangoa, 11:30ean Babioko gailurrean. 

Babioko indusketa arkeologikoak ezagutzera emateko ibilaldia egingo dute larunbatean, abuztuaren 3an. Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuta, orain arte eginiko lana azalduko dute.

"Norbaitek eragozpenik izango balu ibiltzeko, ibilgailua jarriko da pertsona hori Babiora igotzeko. 11:00etan izango da horretarako zita Izoriako txokoan", adierazi dute deialdian. Euskaraz zein gazteleraz emango dituzte azalpenak, eta mendiko botak edota zapatila erosoak eramatea gomendatu dute, "baita jaka eta ura ere". 

Bost urteko indusketa

Jon Obaldiak Aiaraldea hedabideari aipatu dionez, iazko araketaren emaitzak positiboak izan ziren: "Babioko Erdi Aroko Herri harresiaren indusketetan materiala topatu genuen. Aurten 5 urterako indusketa plana abiatu dugu, lau urtez ariko gara industen".

Azken urtea informazioa bildu eta zabaltzeko baliatuko dute. "Lau indusketa eremu ditugu: lehena iaz egin genuen, etxebizitzen maila topatzeko eta egiturak zein materiala topatzeko". Modu horretan nahi dute bertakoen bizimodua zelakoa zen jakitea. Nondik norako guztiak, ordea, larunbateko ekintzan kontatuko dituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide