"Andra Mari Txiki Saria", txirrindulari gazteen erakustaldi

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ira. 2a, 07:06
Baranbio izango du irteera eta helmuga puntu lasterketak. / Aiaraldea.eus

Irailaren 7an izango da Andra Mari Txiki saria. Lehenbizikoz antolatu dute Baranbion junior mailako proba. Arabako txapelketarako lasterketa puntuagarria izango da.

Kuskumendi bizikleta taldeak antolatuta, Andra Mari Txiki Saria jokatuko da datorren larunbatean Baranbion. “Garrastatxuko igoera” izango dute helburu. 16:00etan abiatuko dira txirrindulariak Baranbioko elizaren aldamenetik, eta Lezama inguruetan bost itzuli eman ostean Garrastatxuko ermitan bukatu beharko dute proba. 

Iñaki Pinedo Marigorta Kuskumendi taldeko kideak Aiaraldea hedabideari adierazi dionez, aurrenekoz antolatu dute lasterketa: “Zuian egitekoa zen, baina aldaketak medio hemen antolatuko dugu. Arabako txapelketaren barruan kokatzen da norgehiagoka”. Hori dela eta, Arabako gazteen txirrindulari talde ugarik hartuko dute parte. Hala ere, kanpotik ere taldeak bertaratuko direla uste du Pinedo Marigortak, Aragoi eta Asturiasetik kasu: "junior kategoriakoak izango dira denak”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide