"Izugarria izan da Jaizkibelekin Hondarribiko alardean parte hartzea"

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ira. 8a, 13:01

Jaizkibel konpainiarekin batera aritu da gaur Lamia Arcas aretarra desfilatzen alarde mistoan. Kalean bizitako tentsioaren gainetik, babesa eta harrotasuna nabarmendu ditu.

Jaizkibel konpainiarekin batera desfilatu du Lamia Arcas aretarrak. "Oso polita izan da, giro ederra dago, izugarria izan da Jaizkibelekin alardean parte hartzea".

Emakumeen parte hartzea aldarrikatzeko alarde mistoan hartu du parte aretarrak. Tentsioz baina harrotasunez egin du bidea: "Puntu batzuetan 13-14 urteko neskak zabor poltsa beltzez jantzita zeuden, begirada mesfidati eta haserretuarekin. Ertzain batek Jaizkibeli babesa emateko zintzilikatutako pankarta kendu du". 

Babesa nabarmendu du esperientziatik aiaraldearrak: "Jende pila egoten da. Zirimiria izan dugu ibilbidean zehar, baina kaleak topera zeuden, Jaizkibeleko koloredun zapiak zeuden nonahi". 

Lamia Arcas ez da izan, ordea, bertan izandako eskualdeko kide bakarra. Jabi Asurmendi Arakaldoko alkateak Udalbiltzaren izenean hartu du parte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide