Asteburu bete ekintza egongo da Atxeta auzoan

Erredakzioa 2019ko ira. 13a, 06:30
Haurrentzako jarduera ugari egongo dira auzoan. / Aiaraldea.eus

Larunbat eta igandean ospatuko dira Arrankudiaga-Zolloko auzoko jaiak.

Asteburu bete ekintzaz gozatzeko aukera egongo da Atxetako jaietan. Larunbatean -irailak 14- hasiko dira, eguerdiko hamabietan. Orotariko jarduerak egongo dira Arrankudiaga-Zolloko auzoan: umeentzako jolasak, txapelketa gastronomikoa, dantza plaza, kontzertuak, zunba, txokolate jana eta buruhandien kalejira egongo dira, besteak beste. 

EGITARAU OSOA

Irailak 14, larunbata

Goiz osoan zehar baserriko produktuen salmenta egongo da

12:00 // Txupinazoa

12:00 // Umeentzako tailerrak, puzgarriak eta jolasak

12:30 // Pintxo poteoa

12:30 // Txapelketa gastronomikoa: J. Gorostizagaren X. Memoriala

14:30 // Sari banaketa eta bazkaria

16:00 // Umeentzako aurpegi eta azazkal margoketa eta puzgarriak

17:00 // Buruhandiak

18:00 // Haurrentzako zumba IZASKUN DEL CERRO

19:00 // Txokolate jan herrikoia

19:30 // Dantza plaza

21:00 // Kontzertua: PURO RELAJO



22:30 // Txistorra jana

22:45 // Kontzertua: EL LÍMITE

Irailak 15, igandea

12:00 // Diana eta kalejira

13:00 // Meza

14:30 // Bazkari herrikoia eta bingoa

18:00 // Kontzertua: PIANO TAUPADAK

19:15 // XXX. Igel Txapelketa

20:15 // Sari banaketa

20:15 // Azken bolandera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide