Apodaka anaiek saria jaso dute Euskadiko behi okelarako ustiategi jasangarriena izateagatik

Aitor Aspuru Saez 2019ko urr. 10a, 06:30
Gernikako azokan eman zioten saria astelehenean Juan Mari Apodakari. / J. M. A.

Gernikako Azokan jaso zuen Juan Mari Apodakak Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien XIX. Lehiaketako saria astelehenean.

Aloriako Apodaka anaiek Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien XIX. Lehiaketaren saria jaso zuten astelehenean Gernikako Azokan. Berez, behi okela ekoizten duen azienda jasangarriena hautatu zuten.

Hori erabakitzeko, ustiategiek egiten duten baliabideen kudeaketa ekoizpen metodo jasangarriena lortzeko analizatzen eta baloratzen dute Eusko Jaurlaritzako teknikariek.

"Lehenik eta behin, belar-bazkako kalitatea neurtu zuten eta horren arabera hurrengo urratsera igaro ginen. Gero, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako teknikariak bertaratu ziren aziendara eta nola funtzionatzen dugun azaldu genien", azaldu du Juan Mari Apodakak.

"Gure belar-bazka ez da ezberdina, kontua da noiz eta nola jasotzen dugun eta nola tratatzen dugun. Horrez gain, saiatzen gara ahalik eta modu naturalenean lan egiten, ongarri kimiko gutxi erabilita", erantsi du Apodakak.

Sariak 1.000 euroko ekarpena egiten du ere eta Jorge Garbisu Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako zuzendariak eman zion abeltzain aloriarrari Gernikan.

Berez, Apodaka anaiek Eusko Labelentzat ekoizten dute okela eta, horrez gain, Estatu Frantsesean saltzen dituzte arraza pirenaikoko behiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide