Olatz Salvador, Leihotikan eta Tximeleta taldeek girotuko dituzte Zolloko Jaiak

Olatz Salvador izango da oholtzara igotzen lehena. / Anboto.org

Larunbatean autobus zerbitzua egongo da herrira igotzeko.

Ohiko eskema jarraituko dute Zolloko sanmartinek. Datorren ostiralean -azaroak 8- hasiko dira. 20:30ean izango da txupinazoa. Handik ordu erdira egingo dute herri afaria eta erromeria egongo da gero, Beranduegi taldearekin. Larunbatean egun osoko egitaraua egongo da herrian. Goizean umeentzako puzgarriak egongo dira frontoian. Ondoren, gazte bazkaria egingo dute. Arratsaldean aizkolariak egongo dira eta gauean, aldiz, kontzertuak.

Olatz Salvador kantagile gipuzkoarra izango da oholtzara igotzen lehena. Leihotikan punk-rock talde beteranoak joko du jarraian, eta Tximeleta erromeria arduratuko da giroa goizeko ordu txikietara arte luzatzeaz.

Autobus zerbitzua
Autobus zerbitzua egongo da egun horretan, Ugaoko tren geltokitik. 21:30etatik 23:30era ordu erdiro egongo dira autobusak. Itzultzeko, aldiz, 4:30etik 6:30ra egongo dira, ordu erdiro baita ere.

Igandea askoz lasaiagoa izango da. Ugaoko Sarea abesbatzaren kontzertua  eta Roberto eta Idoia trikitilarien  emanaldiak egongo dira. Astelehenean San Martin eguna ospatuko da eta 16an herri bazkaria egingo dute jaiei amaiera emateko, urtero bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide