Giro ederra egon zen Lezamako jaietan goizetik gauera arte

Erredakzioa 2019ko aza. 18a, 08:29

Jaiak, berez, iragan asteko astelehenean hasi ziren Lezaman, baina larunbata izan zen egun nagusia. Herri bazkariak eta briska zein mus txapelketek bizilagun ugari erakarri zituzten. Iluntzean, aldiz, herri kirolen erronkek hartu zuten protagonismoa. Herritar ugari animatu ziren lehiatzera, jai-giroan betiere.

Gauean jende ugari bildu zen karpan, Akerbeltz erromeriaren eta Karri Fest DJaren musikarekin. Goizeko ordu txikietara arte luzatu zen festa. Igandean, aldiz, ez zen ekintzarik gauzatu, mendi ibilaldia bertan behera geratu baitzen eguraldiaren ondorioz.

Argazkiak: Maddi Isasi eta Iñaki Ibarrola

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide