Etxegoiengo ermitan gidatutako bisita egingo da igandean, erretaula berrituta

Julen Solaun Martinez 2019ko aza. 22a, 08:00
Etxegoiengo baseliza. / Javi Aspuru

Montse Gonzalez adituak azalpenak emango ditu erretaularen zaharberritzearen inguruan. Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza baliatu dute berriketa egiteko.

Etxegoiengo ermitako bisita gidatua egingo da igandean, azaroak 24, 10:30ean. Montse Gonzalez zaharberritzaileak azalpenak emango ditu, erretaularen berriketa dela eta.

Hala ere, maiatzean hasi zen konponketa oraindik ez da guztiz amaitu, nahiz eta “bukatzear” dagoen jadanik, Etxegoiengo Administrazio Batzarraren presidentea den Javi Aspuruk azaldu duenez.

Aspururen arabera, ermitak “Arabako katalogoan obra famatuaren” estatusa du eta “Aiaraldeako Erdi Aroko baselizak nolakoak ziren erakusten du”.

Erretaula, berriz, 1750. urtearen inguruan sortu zen, eta konpondu ahal izateko “tratamendu berezi” baten beharra izan du.

1960ko hamarkadan, “teilatu erdi eroria zuela, baseliza desagertzear zegoela”, Amurrioko Beti Lagunak elkarteak konpondu zuen, eraikuntza zutik mantendu zedin.

Hainbat hamarkada geroago, 2004. urtean, ermitaren berrikuntza osoa egin zen, bai kanpotik eta bai barrutik. Hala ere, barruko erretaula konpondu gabe geratu zen, aurten Arabako Foru Aldundiko kultura programa batean sartu eta eraikin historikoak konpontzeko 7.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza lortu arte.

Lehen aipatutako erretaularen berrikuntzarako behar den “tratamendu berezi” hori dela eta, erreforma egiteko aukera suertatu zenean, zaharberritzaile profesional baten bila hasi ziren Administrazio Batzarrean, Gonzalez laudioarra aurkitu arte.

Aspuruk azaldu du Gonzalezek "nahiko lan astuna” egin duela azken hilabeteetan zehar eta, nahiz eta ordutegi finkorik gabe aritu, ordu kopuru “handiak” sartu behar izan dituela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide