Suhiltzaileek urubia erreskatatu zuten igandean

Aitor Aspuru Saez 2020ko urt. 7a, 08:42
Urubia suhiltzaile baten esku artean./ Aiarako Suhiltzaileak

Igandean suhiltzaileek urubi arrunta erreskatatu zuten Luiaondoko Padura kirol gunean. Animalia hodi batean zegoen harrapatuta.

Suhiltzaileek deia jaso zuten igandean animali bat erreskatatzeko Luiaondon, Padurako kirol esparruan, hain zuzen. Larrialdi zerbitzuko kideek ez zekiten zein animali mota zen, baina oharraren arabera katu edo hontza zen.

Arratsalde gau partea zenez, eta erreskatea berebizikoa ez zenez, Errege Magoen kabalkada bukatu bezain laster jo zuten hara. Suhiltzaileek eremua inguratu zuten eta hodia apurtu gabe lortu zuten animalia askatzea.

Hegaztiak ez zuen zauririk eta egituratik kanpo bere kabuz hegan egin zezakeen. Ondorioz, askatu zuten, inolako zentrora eraman gabe.

Mario Corral, Naturayala taldeko kideak adierazi du animalia urubi arrunta zela -Strix aluco-.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide