Olabezarreko San Babilas jaiak ospatuko dira urtarrilaren 24tik 26ra

Eliza inguruan ospatuko dira jaiak. / Arabako Foru Aldundia

Antolatutako ekintzen artean, ostiraleko meza nagusia eta briska txapelketa, larunbateko tortilla lehiaketa eta igandeko mus torneoa daude.

Olabezarreko San Babilas jaiak ospatuko dira datorren urtarrilaren 24tik 26ra. Ostiralean goizeko hamarretan hasiko dira festak txupinazoarekin, elizako kanpai-hotsen eta trikitiaren doinuekin girotuta.

Eguerdian meza nagusia ospatuko da baselizan, santuaren eta herriko hildakoen omenez. Amaitu eta segidan luntxa egingo da gizarte zentroan. 13:30ean zozketaren unea izango da eta, arratsaldeko bostetan, briska txapelketaren seigarren edizioa burutuko da, gizarte zentroan ere.

Larunbatean, berriz, ekintza bakarra soilik dago programatuta, 17:00etan: Patata tortilla txapelketa. Jaiei bukaera emateko, aldiz, mus txapelketa egingo da ordu berean, igandean. 21:00etan, petardo sortarekin batera, emango zaie amaiera jaiei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide