Irain arrazistak egon dira asteburuan jokatutako futbol partida batean

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 27a, 14:25
Iberlandan jokatutako partida baten artxibo irudia. / Aiaraldea.eus

Abadiño futbol taldeko jokalari batek irain arrazistak jasan zituela asteburuan salatu du bere klubak. Arrankudiagan Escolapios taldearen kontra jokatutako partidan gertatu zen.

Abadiñoko taldeak ohar batean adierazitakoaren arabera, norgehiagoka “ikusten zegoen gizon batek” hainbat alditan iraindu zuen jokalaria eta, honek erantzutean, epaileak zelaitik kanporatu zuen kirolaria. Mota horretako egoerarik onartuko ez dutela adierazi du klubak.

Arrankudiaga-Zolloko alkateak, Txutxi Ariznabarretak, nabarmendu du ez dutela herrian “inolako eraso eta joera xenofobo, arrazista edo matxistarik” onartuko, eta berriro gertatzea saihesteko neurriak hartuko dituztela jakinarazi du.

Era berean, udal futbol zelaia erabiltzen duten talde guztiei tokiko erakundearen jarrera jakinaraziko dietela azaldu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide