Hiru jarduera antolatu ditu Aiaraldeko Ikasle Abertzaleak antolakundeak martxoaren 8ari begira

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 18a, 21:21
Ikasle Abertzaleak antolakundeak Laudion eginiko elkarretaratze baten irudia. / @AiaraldekoIA

“Ikasle langile sektore guztiarekin” lanketa bat egitea izango da egitasmoaren xedea.

Martxoaren 8ari begirako dinamika bat abiatu du Aiaraldeko Ikasle Abertzaleakek, “Hezkuntzatik emakume langileon antolakuntzari ekin” lelopean. Hiru jarduera antolatu dituzte, “ikasle langileon heziketa politikoan sakontzeko asmoarekin”.

Otsailaren 20an “hipersexualizazioari buruzko hitzaldia” eskainiko dute eta 28an “emakume langilearen heziketa politikoari” buruzkoa. Martxoaren 6an, aldiz, “autodefentsaren beharra” izango dute hizpide. Ekintzen ordutegiak eta kokalekuak aurrerago zehaztuko dituzte.

Ikasle eragileko kideen arabera, “beharrezkoa” da martxoaren 8a baino lehen “ikasle langile sektore guztiarekin” lanketa bat egitea. “Horregatik, aurrera eramango diren ekimen hauek Ikasle Abertzaleaken dinamika nazionalari erantzuten diote”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide