18 egun daramate Tubos Mecánicos Norteko langileek greba mugagabean, enpresaren erantzun positiborik jaso gabe

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 27a, 08:00

Bi aste baino gehiago daramate Tubos Mecanicos Norteko langileek greba mugagabean. Gaur -otsailak 27- 18 egun beteko dituzte euren lan baldintzen aldeko borrokan. Iragan otsailaren 10etik daude fabrikaren sarreran muntatu duten akanpalekuan.

Beharginek salatu dute enpresaren partetik ez dutela erantzun positiborik jaso. Azaldu dutenez, zuzendaritzak ezezkoa eman dio soldata igotzearen eskariari, eta gustora ez badaude enpresatik joateko gonbita luzatu die grebalariei.

Horren aurrean, borrokan jarraituko dutela iragarri dute langileek: “Gure asmoa lan egitea da, baina soldata duin eta bidezkoekin”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide