Hainbat gai landu dituzte Zolloko Batzodeko herri batzarrean

Hainbat bizilagun bertaratu ziren asanbladara. / Garazi Abrisketa

Arrankudiaga eta Zollo izena ofizial egiteko prozesua abian dagoela iragarri zuten, beste hainbat gauzekin beste.

Igandean egin zuten Zolloko Batzarreko herri batzarra. Hainbat gai landu zituzten bertan. Batzorde bera berritu zuten lehenbizi.

Alkateak, zinegotziek eta auzoetako bizilagunek osatzen dute erakundea. Gauzak hala, aurreko legealdiko pertsona batzuk mantendu dituzte eta jende berria ere izendatu dute kide.

Ondorengo puntua onartu zuten jarraian: Zolloko Larrena elkartea ofizialki elkarte soziokultural bihurtzea. Gauzak hala, datozen hilabeteetan abiatuko dute hori egiteko prozesua.

Horrez gain, hainbat gairi buruzko informazioa eman zuten. Bide publikoen inbentarioa onartu eta buletin ofizialean agertu zela jakinarazi zuten.

Gainera, Arrankudiaga eta Zollo izena ofizial egiteko prozesua hasita dagoela iragarri zuten, “urteetako diskriminazio egoera” gainditzeko.

Bukatzeko, Gueñes-Itsaso goi tentsioko linea izan zuten hizpide, Zolloko lurretan egiten ari diren obrak udal dekretu baten ondorioz etenda daudelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide