Menagaraiko Amor misericordioso eskolako sei erabiltzaile eta moja bat, koronabirusaren analisien zain

Amor Misericordioso Eskola, artxibo irudi batean. / GoogleMaps

6 moja eta aniztasun funtzionala duten 50 emakume bizi dira eskolan.

Koronabirusa duten jakiteko proba egin diete Menagaraiko Amor misericordioso eskolako sei erabiltzaile eta moja bati. Emaitzen zain daude orain zazpi kideak. Isolatuta daude eta medikuen zaintza eta kontrola jasotzen dute egunero.

Hedabideetan zabaldu dutenez, zazpi lagunek dituzte koronabirusak eragindakoak izan daitezkeen sintomak (eztula, arnasteko zailtasuna eta abar), baina egoera onean daude, moja nahiko nagusia den arren.

Duela egun batzuk alarma piztu zen herrian, erabiltzaileetako bat hil zelako. Hala ere, eskolako arduradunen arabera, heriotza horren bestelako gaitz batekin zuen zerikusia, ez koronabirusarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide