2021/02/06 10:00 - 12:00

Tailerra

Biodantza tailerra (Lehen saioa)

Biodantza tailerra (Lehen saioa)
Luiaondoko Gizarte Etxea, Luiaondo

Aiarako Udalak, Luiaondoko Batzar Administratiboarekin elkarlanean eta LaiaEskola Aiaraldea egitasmoaren egitarauaren barruan, emakumeentzat bideratutako biodantza tailerra antolatu du. Tailer hau datorren otsailaren 6an -larunbata- hasiko da, 10:00etaik 12:00ak arte. Tailerrak hurrengo hilabeteetako lehenengo larunbatero izango du jarraipena, aurreko ordutegi berdinarekin, eta ekainaren 5ean egingo da azken saioa. Saio guztiak Luiaondoko Gizarte Etxean burutuko dira.

Pertsonen barneko potentziala  ezagutu eta garatzeko aukera eskaintzen duen gorputz-teknika da biodantza. Autoestimua, konfiantza eta determinazioa hobetzeko balio duen teknika da. Ikastaroan zehar sororitatea erraztuko da, eta errespetuan eta norberarekiko, taldearekiko eta bizitzarekiko errespetuan oinarritutako  laguntza sare bat osatuko da.

Izena emateko 686 58 78 89 telefonora deitu behar da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide