Dozenaka lagun elkartu ziren Baranbion antolatutako Zuhaitz Egunean

Uhandre Amurrioko Baso Biziak plataformak zuhaitz espezie autoktonoak landatu zituen larunbatean Baranbioko lursail batean. Eukaliptoen hedapen masiboa salatu zuten.

Zuhaitz Eguna antolatu zuen Uhandre Amurrioko Baso Biziak plataformak iragan larunbatean -martxoak 27- Baranbion. Baranbioko Administrazio Batzarraren lursail publiko batean tokiko zenbait zuhaitz espezie landatu zituzten bertaratutako dozenaka lagunek. Aurretik insignis pinuak zeuden lursail horretan landatuak.

Tokiko kontsumo jasangarriaren onurak balioan jarri nahi izan zituzten larunbateko egitasmoan. Eukaliptoaren hedapen masiboa salatzeko parada ere izan zuten.

Erlazionatuak

Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundearen aurrean mobilizatu dira eukaliptuaren aurka

Amurrio

Elkarretaratzea egin zuten asteazkenean Uhandre Amurrioko Baso Biziak plataformako kideek Amurrioko Antzokiaren aurrean. Euskadiko Basogintza Elkar...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide