400 LED argi jarri ditu Aiarako Udalak Etxaurren Ikastolan

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 12a, 15:45
Etxaurren Ikastolan egin dute esku hartzea. / Aiarako Udala

Tokiko erakundeak 16.500 euro inbertitu ditu argiteria osoaren aldaketan.

Etxaurren Ikastolako argiteria guztiz aldatu eta LED teknologia ezarri du Aiarako Udalak. Azken asteetan gauzatu du hobekuntza, energia kontsumoa murrizteko helburuarekin. 

Gentza Alamillo Aiarako alkateak adierazi duenez, “udalak 16.500 euro ordaindu ondoren, LED motako 400 hodi baino gehiago instalatu dira eta, horiei esker, energia asko aurreztea lortuko da, ikastolako ikasleen erabilera-esperientzia hobetzearekin batera”.

Alkateak berak gogoratu du energiari lotutako ekimen gehiago abiatu dituela tokiko erakundeak: "biomasa-galdara bat jarriko da gasolio-galdararen ordez, eta berokuntza-sistema osoa birmoldatuko da”. Gainera, iaz, duela 30 urte baino gehiago jarritako eraikin osoko leihoak aldatzeko eskatu zuen udalak, Foru Planaren bidez. "Beharrezko hobekuntza da, eta 230.000 euroko aurrekontua du guztira, berogailua ere aldatuko baita", nabarmendu du Alamillok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide