Euskalmetek alerta-egoera aktibatu du
2012-10-18 12:34Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia aktibatu du gaurko, arratsaldetik aurrera euri-zaparrada handiak bota ditzake eta. Bihar egoera antzerakoa izango da eta euritan jarraituko du. Larunbat gauera arte luzatu daiteke euritea.
EAEko Hauteskundeak: Aiaraldeko hautagaien mezuak
2012-10-18 11:34 Aiaraldea Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak izango dira igandean. Lehian arituko diren alderdi eta plataformen zerrendetan Aiaraldeko hainbat herritar daude. Web-guneko "Plaza" elkarrizketen gunean euren proposamenak azaldu dituzte, eta bideo honetan hauteskundeen bezperetan herritarrei zuzendu nahi dieten mezua.Alfonso Alonso: "Euskadi Espainian inbidia eta Europan erreferentzia izateko bozkatu behar da PP"
2012-10-18 08:53 PolitikaAlderdi Popularrak atzo egin zuen ekitaldi politikoa Laudioko Aldai plazan. 200 lagun inguru hurbildu ziren Alfonso Alonso eta Javier de Andresen hitzak entzutera. "Igandean bozka bidez azalduko diogu PSEri zer nahi duen Arabak. Eta, EhBilduri gizarte honek bakea eta elkarbizitzarako duen nahia", adierazi zuen Alfonso Alonsok.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen jarraipen berezia egingo du igandean Aiaraldea Komunikazio Leihoak
2012-10-17 10:17Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen jarraipen berezia egingo du igande honetan Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Azaldu dutenez, herriz herriko datuak twitterrean txiokatu eta albiste bilakatuko dituzte; eskualdeko emaitzak bideoan sareratu eta alderdi politiko zein plataformen balorazioak jaso. Azken aldian burutu diren hauteskunde ezberdinen emaitzak aztertuta alderaketak ere eskainiko dituzte.
Zortzi herritan egongo da ikusgai udako postal lehiaketaren argazki erakusketa
2012-10-16 08:20Udako postalen lehiaketatik epaileek aukeratutako 20 argazkiak erakusketa bilakatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Txapelketa Juan Mari Yandiolak irabazi zuen, Vietnamen ateratako argazki bati eskerrak. Guztira, 154 jaso zituen elkarteak. Asterik aste, ordea, herri ezberdinetan ikusteko aukera izango dute aiaraldearrek argazki hautatuen bilduma. Izan ere, eskualdeko zortzi herritan egongo da ikusgai erakusketa ibiltaria.
"Gizartean onartua izan behar da ekarpenak egin nahi dituen pertsona"
2012-10-15 14:16 AiaraldeaASHOK KUMAR TEWATIA DALALek (India, 1976) Laudion ikasi eta lan egiten du. Ongi Etorri alderdiaren zerrendan aurkeztu du bere burua datozen hauteskundeetarako. Erakunde berriaren proposamenak azaldu ditu.
Nola sortu zen Ongi Etorri?
Ongi Etorri alderdia behar baten ondorioz jaio da, parte hartzearen beharraren ondorioz hain zuzen ere. Badago herri honetan jende asko lan egiten eta kotizatzen duena eta erabakitzeko aukerarik ez duena. Ez dut esan nahi etorkin guztiek lan egiten dutenik, baina bai gehiengoa, eta gizartearen parte bat gara.
Lehortea eskualdean
2012-10-15 08:45 AiaraldeaNaturayala blogak sarrera interesgarria argitaratu du Aiaraldeak jasaten duen ur eskasiaren inguruan:
11x12 ekimenaren testuinguruan ikasle mugimenduak hainbat ekintza egin ditu
2012-10-13 09:00Irakaskuntzan pairatutako murrizketei aurre egiteko asmoarekin, Ikasle Greba orokorra egin zen ostegunean, urriaren 11n, Aiaraldean, Euskal Herrian zein espainiar estatuan. Oztopoak oztopo, Amurrio eta Laudioko ikastetxe ugaritako ikasleak kalera atera ziren, Ikasle Abertzaleek egindako deialdiarekin bat eginez.
Tubos Reunidosen eta Udal Lanbide Heziketa Eskolan izan da Patxi Lopez
2012-10-12 09:40 AiaraldeaAiaraldeko sozialistek hauteskunde kanpaina aprobetxatu zuten Patxi López Lehendakariari eskualdeko zutabe industrialak erakusteko, atzo. Laudioko Udal Lanbide Heziketa Ikastetxean egon ziren ordezkari sozialistak. Ez soilik Patxi López eta Txaro Sarasua laudioarra, Txarly Prieto, Mikel Unzalu, Gloria Sánchez, Txus Loza eta Cristina González ere hurbildu ziren.
"EAJk ez ditu ukituko pentsioak, osasun eta hezkuntza sistemak ezta zerbitzu sozialak"
2012-10-11 16:00 AiaraldeaNORBERTO ALDAITURRIAGA (Laudio, 1955) legebiltzarkidea izan da azkenengo legealdian eta bere burua Arabako EAJren zerrendetan aurkeztu du berriro ere. Bere alderdiak osatu duen proposamenen inguruan galdera batzuk erantzun ditu
Zein da EAJk aurkeztu duen proiektua?
Gure programa alderdiaren atarian dago herritar guztiek ikusi dezaten. Programa modu positiboan egin dugu; proposamen zehatzek osatzen dute: 175 konpromiso eta 610 ekimen dira guztira. Gehinbat Euskadi aurrera ateratzea da hauen helburua.
Nafarroa Oinez jaira joateko autobusak antolatu dituzte eskualdeko hainbat udalen artean
2012-10-11 00:58 EuskaraUrriaren 21ean Zizur Txikian ospatuko den Nafarroako Ikastolen jaira hurbiltzeko autobusak antolatu dituzte Aiara, Amurrio, Laudio eta Urduñako udalek elkarlanean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hauteskunde eguna izanda, abiatzeko ordutegia ohi baino beranduago ezarri dute euskaltzaleek bozka emateko parada ere izan dezaten.
Ikasle Greba deitu dute Ikasle Abertzaleek
2012-10-10 09:56 Hezkuntza AiaraldeaIkasle Greba Orokorra deitu du biharko Ikasle Abertzaleak antolakundeak, bai Euskal Herri mailan eta baita Aiaraldea mailan ere. Greba “espainiar estatuko nazio zapalduetako beste ikasle antolakundeekin batera” egingo dutela azaldu dute Aiaraldeko Ikasle Abertzaleek. Izan ere, ugariak izan dira Espainiar Estatuan zehar greba deitu duten sindikatu eta eragileak:
SEPC (Kataluniako Ikasleen sindikatua),
Yesca (Gaztelako gazte antolakundea)
Aiaraldeko berbalagunek Arabako Mintzaegunean parte hartuko dute
2012-10-09 13:51Mintzalagun zein berbalagunen egitasmoek bultzada eta arrakasta nabaria izan dute, ez soilik gure eskualdean, baizik eta Arabako probintzia guztian ere, 1000 personatik gora daude izena emanda taldeotan, herri gehienetan presentzia dute eta gizartearen sektore ezberdinentzako espezializaturiko taldeak ere sortzen hasiak dira (Gurasolaguna, Gaztelaguna, Skypelaguna…), hamaika ekintza osagarri burutzen dituzte (afariak, irteerak, txangoak, ikuskizunak…).
Egoera ikusita Arabako berbalagun/mintzalagunek bilkura bat egitea erabaki dute urriaren 20an, larunbata, Murgian (Zuia).
"Iñigo Cabacas kasuaren kudeaketa ezin okerragoa izan da"
2012-10-08 15:45 AiaraldeaJULEN ARZUAGA (Areta, 1972) abokatu aritu da Europan Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiaren eskutik Estatu Espainarrean emandako giza eskubideen urraketak salatzen. EH Bildu koalizioak Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan datorren Barne Sailburu izateko izendatu du aretarra.
Hasteko, nola jaso zenuen zuk eta zure ingurukoek Barne Sailaren ardura hartzeko EH Bilduren proposamena?
Marisorgin
2012-10-07 07:03 Ingurumena AiaraldeaNaturayala blogean argitaratutako sarrera interesgarria:
Non zaude, Marisorgin? Non ote dago belardietako erregina? Nire begi nekatuek ez dute aurkitzen zure gorputz luze eta lerdena.
Garoñako zentral nuklearra martxan mantentzeko epea agorturik
2012-10-06 10:18 AiaraldeaZentralak datorren urteko uztailean ateak itxiko ditu Nuclenor enpresa kudeatzaileak luzapena egiteko eskaera tramitatu ez duelako.
1971. urtetik dago martxan Aiaraldetik 28 kilometrora dagoen zentrala, mundu osoan martxan diren zentral Nuklearren artean hirugarren zaharrena dugularik.
Ertzaintzak indartze-brigada berri bat jarri du Orozkon eta Urduñan
2012-10-03 08:11Azken bolada honetan Orozkon lapurreten eta iruzurren gorakada dela eta, Udalak Ertzaintzari herriko zaintzak sendotzea eskatu dio. Hori dela eta, indartze-brigada berri bat ezarri dute herrian.
Azaldu dutenez, lapurreta gehienak egunean zehar izan dira, eta biktimak adineko pertsonak dira batez ere. Kalean bertan gertatu dira erasoak eta askotan lapurrek indarkeria erabili dute.
Juan Mari Yandiolak eta Garazi Abrisketak irabazi dute udako argazki - postal lehiaketaren hirugarren edizioa
2012-10-01 09:00 AiaraldeaGuztira 154 postal aurkeztu dira aiaraldea.comek antolatzen duen lehiaketaren hirugarren edizio honetara, aurten webguneko formularioaren bidez eta "whatsapp" aplikazioarekin igo ahal izan dira argazkiak.
Aurtengo Aiaraldea Euskaraz edizioa urriaren 6an ospatuko da
2012-09-29 07:03Aiaraldea Euskaraz 2012 Luiandon ospatuko da datorren urriaren 6an, larunbatean. Egitaraua ekitaldiz lepo dator eta goizetik iluntzera arte zertan parte hartu egongo da.
Orain Laudio eta Arrigorriaga arteko ibilbidea da autobusez egin behar dena.
»» Laudio eta Arrigorriaga arteko tren ...