Aiaraldea Komunikazio Leihoak beste leiho bat zabaldu dio euskarari: irratia

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Aiaraldea Komunikazio Leihoak beste leiho bat zabaldu dio euskarari: irratia

Aiaraldea Komunikazio Leihoak  euskara hutsezko internet hedabidea sortu du hainbat herritarrekin batera, Aiaraldea Irratia. Txabi Alvarado arduradunak azaldu duenez, internet irratia izango bada ere formatu eta bide ezberdinetan egongo da entzungai: "Irrati aparatuetan Uhinak Irrati Librearen bidez entzun ahal izango da, 96.5 FM frekuentzian. Mugikorrean, interneten eta sare sozialetan ere egongo da aditzeko aukera". Sakelakoetan entzuteko Uhinbak eta Tune-in aplikazioak erabili behar dira.

Jon Pagazari omenaldia

2012/12/02 07:00

Aiaraldea

Jon Pagaza euskal militanteari omenaldia egingo zaio. 

08:00etan Santa Marina mendira igoera Laudioko Plazatik abiatuta

13:00etan Ekitaldia Orozkoko plazan omanldia eta agurra hilerrian

Aiarako Kuadrillak eta Urduñako Udalak Eskualdeko Enplegu Plana abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Aiarako Kuadrillak eta Urduñako Udalak Eskualdeko Enplegu Plana abiatu dute

Eskualdean lanpostuak sortzeari begira, Eskualdeko Enplegu Planean zehazten diren ekintzei oniritzia eman zieten joan den azaroaren 27an,  Aiarako Kuadrillako eta Urduñako alkateek.

Lanbide erakundearen laguntza izango da honetarako, eta datozen denboraldirako ikastaro anitz aurreikusten dituzte.

Aurreikusitako ikastaroak

- Hirugarren adinekoei arreta eta zahartze aktiboaren inguruko ikastaroa.

- Eraikin sostengarrietarako egiturak soldatzeko ikastaroa. 

- On-line bidezko aukerak.

- Agroekologia.

Euskararen nazioarteko eguna eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra   Kultura  Aiaraldea

Euskararen nazioarteko eguna eskualdean

Euskararen nazioarteko eguna dela eta hainbat ekitaldi antolatu dira Airaldean. Laudion, Amurrion, zein Aiaraldeko bestelako herritan ekimen txikiak izango dira asteburu osoan zehar euskararen inguruan. Bertan ekitaldi guztien laburpena: 

Laudion

Laudion euskara eguna gogor ospatzen da iraileko azkenengo asteburuan. Hortaz aparte, badira asteburu honetan bestelako ekitaldi xume batzuk.

Multimedia rallyak egingo ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak 5 ikastetxetan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Multimedia rallyak egingo ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak 5 ikastetxetan

Laudio BHI ikastetxeko ikasleek Aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatutako multimedia rallya burutu dute gaur goizean. Hiru ordutan bideoak, argazkiak eta blogak landu dituzte. DBH4 eta Batxilergo artistikoko 25 ikaslek hartu dute parte udazkeneko multimedia eskolen baitan egindako lehenengo saioan. Gazteek laburmetrai baterako gidoia pentsatu, prestatu eta grabatzeko aukera izan dute. Ondoren, edizioari ekin diote. Batzuk grabatzen ibili diren bitartean besteek argazkigintza landu dute. Hala, irudi bidez istorioak kontatzeko storyboard dinamika gauzatu dute.

Fracking-aren aurkako ekimenak Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea Frackinga gasa ateratzeko ez ohiko teknika bat da. "Fracking ez" lemapean ekimen ugari egin dira Aiaraldean. Fraileburun, esaterako, tirolina batetik salatu zuten teknika honen erabilera.

Kontseiluak manifestazioa deitu du Donostian euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Euskara

Kontseiluak manifestazioa deitu du Donostian euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko

Larunbat honetan, abenduak 1, “Euskaraz bizi nahi dugu” lelopean manifestazioa deitu du Kontseiluak Donostian egun euskarak bizi duen egoera salatzeko. Mobilizaziora joateko deia beste hainbat erakunde eta gizarte eragilek ere luzatu izan dute. AEKk Donostiara joan nahi dutenentzako autobus bat jarri du Laudion, Amurrion eta Urduñan (Urduñatik 14:45tan, Amurriotik 15:00tan eta Laudiotik 15:15etan aterako da). Izena emateko ohiko lekuetara jotzeko eskatu dute. Izan ere, eragileok adierazi dute gure hizkuntzaren egoera ez dela makala, batez ere Araba bezalako herrialdeetan.

Agur, tximeletak!

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Agur, tximeletak!

Maider Iglesias, Naturayala blogeko kideak sarrera interesgarria idatzi du: 

Hotza eta euriteak heldu dira eta hauekin batera tximeleten desagerpena eman da gure larre, baso eta herrietan. Eguzkiak bere agerpena egiten duen momentuetan oraindik ere espezie bakan batzuk ikusi ahal baditugu ere, tximeleten garaia amaitu dela esan dezakegu. Mundu guztiak ezagutzen eta bereizten ditu animalia koloretsu eta deigarri hauek, baina, zer dira? Nola bizi dira?

Aiaraldea Komunikazio Leihoak eta beste 51 hedabidek “Hekimen” elkartea sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Aiaraldea

Aiaraldea Komunikazio Leihoak eta beste 51 hedabidek “Hekimen” elkartea sortu dute

Euskal hedabideen elkarlana bideratzera eta euskararen hiztun komunitatearen eremu komunikatiboa indartzera dator elkartea. Joan zen astean aurkeztu zuten Donostian.

Hekimenek euskara hutsez jardun eta publikoak ez diren komunikabideak bildu nahi ditu eta ezaugarri horiekin bat egiten duten hedabide guztiak deitzen dituzte haiekin bat egitera. Aiaraldea.com ere elkarte honen kidea da, Tokikom hedabide lokalen bateragunearen bidez.

Jon Pagaurtundua omenduko dute abenduaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri  Aiaraldea

Jon Pagaurtundua omenduko dute abenduaren 2an

Urtero bezala, aurten ere Laudio, Orozko, eta inguruetako herritarrek Jon Pagazaurtundua Isusi militante abertzale gazteari omenaldia eskeini egingo diote, izan ere, data horietan, 1973ko azaroaren 28an, galdu baitzuen bizia.

 

Jon Pagazaurtundua, “Pagaza” goitizenez ezagutua 19 urte besterik ez zeuzkan, Joxe Etxeberriarekin batera Areetako Lope de Vega kalean esku artean zuten lehergailua eztanda egin eta bi ETA kideen biziak betirako eraman zituenean.

 

Aiaraldeak bat egingo du Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico  Aiaraldea  Laudio

Aiaraldeak bat egingo du Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

 

Eskualdeko hainbat herritan hamaika ekintza antolatu dira gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko eguna oso urrun dagoela gogoratzeko. Izan ere, datorren igandea, azaroak 25, egutegian markatuta dagoen eguna da, alegia, 'Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna'.

Baso-igel jauzkaria aztertzeko aukera Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Baso-igel jauzkaria aztertzeko aukera Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik

Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia departamentuak biologian, albaitaritzan zein ingurune zientzietako azken kurtsoko ikasle nahiz lizentziatuei praktikak eskaintzen dizkie. Jarduera honekin EHU zein beste unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ditzakete.

Landa lana (populazioen jarraipen eta zentsuak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban burutuko da. Aiaran baso-igel jauzkaria izango da espezierik aztertuena, adibidez, eta laborategiko lana Aranzadiko egoitzan (Donostian) egingo da.

Abian da Aiaraldea Komunikazio Leihoak sustatutako Instituzioen Kontseilua

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Abian da Aiaraldea Komunikazio Leihoak sustatutako Instituzioen Kontseilua

Azaroaren 9an elkartu zen lehenbizikoz Amurrioko udalbatzan Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortutako Instituzioen Kontseilua. Ekimena, Aiaraldea Komunikazio Leihoa kudeatzen duen elkarteak aurrera begira euskararen normalizazioan gehiago eragiteko epe luzerako elkarlan dinamiken sustapenean kokatzen da.

"Gure abesti propioak konposatzera salto egiteko ordua heldu da"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Aiaraldea

"Gure abesti propioak konposatzera salto egiteko ordua heldu da"

HOSTARA musika taldea proiektu gaztea da baina Aiaraldeko leku ezberdinetan jo du dagoeneko. Taldea osatzen duten musikariek ibilbide luzea dute eta emango dituzten urratsak iragarri digu Urko Izquierdok, Hostara taldearen biolin-jotzailea.

 

Noiz sortu zen Hostara eta zeintzuk izan dira ibilbidearen emaitzak orain arte?

Hartz arrearen aztarnak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Hartz arrearen aztarnak

Gustavo Abascalek testu interesgarria idatzi du hartz errearen inguruan Naturaya blogean:

Ziur asko, hartz arrea (Ursus arctos) desagertu eta urte asko geroago, aiararren oroimenean bizirik mantendu da espezie honen eta gizakiaren arteko elkarbizitza zein animali honen azken aleen ehiza.  Egun, animalia honek haranean izan zuen presentzia eta ustez abereei eragindako kalteak zeintzuk diren ezagutzeko bere aztarnak jarraitu behar ditugu, kobazuloetan sartuz eta artxiboetan bilatuz.

Hegaztien migrazio pasea hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ingurumena

Hegaztien migrazio pasea hasi da

Naturayalak adierazi duenez hasi dira hegaztien bidaiak lurralde epelagoen bila. Ehiztariak irrikaz itxaroten dituzten uso saldoez gain, kurrillo, pirripio, txonta, karnaba, txirta eta arabar zozoen presentzia handia da egunotan.
 
Batzuk, urruneko lurraldetarako bidean egingo dute geldialdia eskualdean. Beste batzuk, aldiz, bertan geratuko dira, urte osoan zehar Aiaraldea bizitoki duten hegaztiekin elkartuz.

Azaroaren 14ko greba orokorrak jarraipen eskasa izan du eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Azaroaren 14ko greba orokorrak jarraipen eskasa izan du eskualdean

Euskal Herrian, Espainian eta Europako hainbat herritan greba eta mobilizazio eguna izan zen atzo. Euskal Herri mailan, CCOOek, ESK-CUISek, UGTk eta beste hainbat taldek deitu zuten greba, murrizketak salatzeko. Sergio Perez UGTko sindikalistaren hitzetan grebak eragin eskasa izan zuen Aiaraldean. "Eskualdean jarraipen gutxi izan zuen greba orokorrak", aitortu du Perezek. Batez ere, Tubos Reunidosen eta Megatech lantegietan nabaritu zen eragina: "Industria handietan, ordezkaritza dugun tokietan". Renfek %30 murriztu zituen tren zerbitzuak.

Udazkeneko Multimedia Eskola 2.1

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea Aiaraldea Komunikazio Leihoak Udazkeneko multimedia eskolak antolatu ditu hirugarrenez. Formakuntza saioak abendua bitarte gauzatuko dira eskualdeko herri ezberdinetan. Zehazki, hiru ikastaro eta bost hitzaldi-tailer antolatu dira eskola hauetan. Informazio gehiago eta izen-emateak: http://ume.aiaraldea.com

"Europa mailako lehen greba orokorra da; erantzun ona espero dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Aiaraldea

"Europa mailako lehen greba orokorra da; erantzun ona espero dugu"

Sergio Perez (1977) Aiaraldeko UGT sindikatuko kidea da. Europako hamaika herritan bezala, azaroaren 14an greba orokorra egiteko deia luzatu dute.

Azaroaren 14an greba orokorra deitu duzue hainbat sindikatuk. Nolakoa izan da prozesua?

Europako Sindikatu gehienon artean deitu dugu greba orokorra. Euskadi mailan CES barruan UGT, CCOO eta ELA daude sartuta; LAB ez. Europa mailan aplikatzen ari diren murrizketei erantzuteko mobilizazioa izango da. Euskadi mailan UGTk, CCOOek eta ESK-CUISek egin dugu bat deialdiarekin. LAB eta ELA ez dira atxikitu.

Uren garbiketa eta osasunbide plana garatuko du eskualdean Ur Partzuergoak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri  Aiaraldea

Uren garbiketa eta osasunbide plana garatuko du eskualdean Ur Partzuergoak

Prentsa ohar batean adierazi duen bezala, proiektu honen helburu nagusiak eskualdeko baliabide hidrikoak babestea eta hobetzea izango liratezke.