Udako Argazki-postal digitalen II. Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea
Iaz antolatu genuen lehenengo aldiz Udako Argazki postal digitalen lehiaketa, "zurekin oporretan joan nahi dugu" lelo hartuta, aiaraldea.com-en hamaika argazki-postal eta mezu jaso genituen munduko kontinente guztietatik, 252 argazki eta mezu hain zuzen ere. Eta nola ez, aurten ere zure begiratua ekarri nahiko genuke gurera, zurekin oporretan joan eta txoko guzti horietako kolore eta oloreak hitz eta pixeletan elkarbanatu... sarean eta euskaraz, nola bestela.

Zentral eolikoen kontrako mendi martxak eta herri galdeketa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea  Orozko None
Aiaraldean ezarri asmo diren zentral eolikoen aurkako protesta ekimenak ugaritu egin dira azken aste hauetan, horrela, Jesuri eta Ganekogorta bizirik taldeak, beste hainbat elkarterekin batera Ganekogortara martxa antolatu zuen pasa den ekainaren 26an. Larunbata honetan ere, hilak 2, hainbat eragilek beste mendi martxa bat antolatu dute jesurira. Era berean, Adie Orozkoko talde independenteak Jesurin ezarri asmo duten zentral eolikoaren inguruko herri ga ldeketa egin zuen ekainaren 23an.

Musika: Amankomun taldea

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea  Laudio None
Bideo honen bitartez musika txokoari hasiera eman nahi izan diogu aiaraldea.com-en. Dagoeneko musikarekin loturiko hainbat bideo egin baditugu ere, hemendik aurrera hilabetero Aiaraldeako musika talderen baten lokalean sartuko gara eta, hala, espioitza lana eginez, gure eskualdeko erretratu musikala margotzen saiatuko gara. Hauxe duzue koadroaren lehengo zertzelada: Amankomun taldeari egindako elkarrizketa. Amankomun Laudioko metal talde bat da. Gu beraien entsaio baten erdian sartu ginen eta hona hemen bertan jasotakoak.

Laudiers 2.Urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea  Laudio None
Datorren Uztailaren 23an Laudiers Klubak bere bigarren urteurrena ospatuko du Laudioko skate parkean skate erakustaldia egongo da Laudioko udalaren eskutik eta nola musika ta edari freskoa.

Natur-txoko: Naturaren loraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea
Urtaroak gainera egin digun arren, hona hemen Mario Corralek eta Patxi Lasartek Aiaraldeko altxorrak gurera ekartzeko hirugarren ahalegina; Udaberriaren loraldia.

Laudiers irristaketa klubaren 2. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea  Laudio None
Uztailak 23an Laudiers irristaketa klubak bere bigarren urteurrena ospatu zuen

"Tintazko flemak" komiki-blogaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea
Aretako bizilaguna den Edorta Morenok komiki-blog bat sortu egin berri du. Bertan berak marraztutako komikiak eskegitzen ditu, Aiaraldea mailako gaiei lotutako humorea erabilita: http://www.tintazkoflemak.blogspot.com/

Lehiaketan parte hartzeko epea bukatzear dago

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea None
Bigarren Udako argazki postal digitalen lehiaketaren azken txanpan gaude jadanik. Asko dira munduko bazter askotatik jasotako argazki eta mezuak; baina oraindik ere zurea dugu faltan. Berdin munduko bazter urrutietakoak, zein euskal herri hurbilekoak, jaietakoak, auzokoak..., edozein duzula udako argazkia eta mezua, hona hemen aukera, argazkia hautatu, mezua idatzi eta klik batean sarean. Lehioa eta lehiaketa irekia egongo da udazkena heldu bitarte, irailaren 21era arteko epea duzu beraz zure bidaia handia edo txikia gurekin elkarbanatzeko.

Itxinako ekosistema arriskuan dagoela salatu dute hainbat herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea None
Gorbeialdeko arduradunek, Creativity Zentrum enpresarekin elkarlanean, Gorbeako parke naturalean turismoa sustatzeko hainbat azpiegitura diseinatzen dabiltza. Horrek hainbat kezka sortu ditu Orozkon, inguruko ekosistema kaltetua suertatu daitekeelakoan. Duela zenbait aste orozkoko herritar batek gutun bat bidali zuen deia egunkarira azpiegitura horien arriskuak azalduz eta proiektu horien aurkako plataforma bat sortzea proposatuz.

Eskualdeko hainbat herritako mapa toponimikoak eskura

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Eskualdeko hainbat herritako mapa toponimikoak eskura

Eskualdean toponimiaren inguruko bilketa lanean diharduen jendea dago. Euskarazko lekuen izenak aztertu eta bildu asmoz, herriak, auzoak zein bideak eta inguruak arakatzen ematen dituzte ordu batzuk. Adituek diotenez, toponimia "herri baten historia liburua da, urte eta urteetan, gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa". Ikerketa historiko, linguistiko eta abarrerako balio du lan honek.

 

Garoñaren etorkizuna argitzea eskatu dio EAJk Arabako Aldundiari

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños  Aiaraldea

Garoñaren etorkizuna argitzea eskatu dio EAJk Arabako Aldundiari

EAJko Biltzarkide Taldeak jabeldura bat aurkeztu du Arabako Biltzar Nagusian Garoñaren etorkizuna dela eta. Ingurumen eta Hirigintza Diputatuari zuzenduta dagoen jabeldura honetan, EAJ kezkatuta agertu da Industria, Energia eta Turismo Ministroaren erabakiarekin. Izan eren,  Alderdi Popularreko ministroak jakinarazi du Garoñaren zentralaren bizitza 2019ra luzatzeko asmoa duela, 2013rako aurreikusitako itxiera baztertuz. Egoera honen aurrean, EAJren Biltzakide Taldeak zer nolako jarduketa politikoak egongo diren ezagutzea eskatu du.

"Jendearen ardura pisua galtzea da elikadura osasuntsu bat lortzea baino"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Osasuna  Aiaraldea  Laudio

"Jendearen ardura pisua galtzea da elikadura osasuntsu bat lortzea baino"

NIEVES URRUTIA PRANZONI (1979, Argentina) farmazian lizentzaduna Patagonian jaio zen baina Balmasedan eman du, batik bat, bere bizitza. Laudion lan egiten du kontsultategi pribatu batean, elikadura-arloan.

Atxikimendu bilketa hasi dute Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 19 herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Atxikimendu bilketa hasi dute Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 19 herritarrek

19 aiaraldear Madrileko Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte urtarrilaren 23, 24 eta 25ean. Ezker abertzalea legez kanporatu zutenean udalbatzan izandako istiluengatik 88 urteko espetxe zigorra ezarri nahi diete 19 auzipeturi. Haatik, atxikimendu kanpaina abiatu dute auzipetuta dauden 17 laudioar eta 2 amurrioarrek. Horretarako, blog ba sortu dute; www.epaiketapolitikorikez.wordpress.com.

Aiaraldeak langabezi eta prekarietate gehiagorekin agurtu du 2011 urtea, 2012rako aurreikuspenak ezkorrak dira

Erabiltzailearen aurpegia Juanjo Basterra Respaldiza   Ekonomia  Aiaraldea

Aiaraldeak langabezi eta prekarietate gehiagorekin agurtu du 2011 urtea, 2012rako aurreikuspenak ezkorrak dira

Lanbide eta Estatu-mailako Enplegu Zerbitzuaren arabera, langabeziak urtebetean %16,36 egin du gora, dagoeneko 2.787 dira langabeak Aiaraldean. Arakaldo da langabezia gehien hazi den herria (%200) eta nahiz eta langabeen kopurua txikia izan, pasa den urteko azaroan 3 langabe ziren, aurten, ordea, 9. Aiara da, bestalde, langabeen kopurua gehien handitu den lekua, %22,31, bere atzetik Urduña dago (%20,07). Laudion, 2010eko azaroan 1081 langabe zeuden, eta urtebete beranduago 1277, hau da, %18,13ko gorakada.

Saraubeko mahai historikoa lapurtu dutela jakinarazi du foru-poliziak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Saraubeko mahai historikoa lapurtu dutela jakinarazi du foru-poliziak

Foru-poliziak jakinarazi duenez, gaur goizean goiz, Aiarako monumentuen ohiko zaintza-errondan ohartu dira mahaiaren lapurretaz. "Zur eta lur geratu gara, nire kidea konturatu ere ez da egin, zelaia horren garbi eta txukun ikusita... ezinezkoa da, ez du batere zentzurik, nork eta nola egin du lapurreta? Nola mugitu dute horrenbesteko pisua duten harritzarrak?".  Poliziak baieztatu digunez, zelaiak ez du inolako babes edo segurtasun neurririk, eta hogeitalau orduz irekita dago.

Lapurretaren egileen inguruko hainbat hipotesi ari da azterzen polizia

Aiarako Ur Patzuergoak 10 urtetan ur kontsumoak behera egin duela dio

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Aiarako Ur Patzuergoak 10 urtetan ur kontsumoak behera egin duela dio

Kantauriko Urkidetzak, Aiarako Ur Ptazuergoak, hamarkada bat darama kontzientziazioan eta hezkuntza lanean. Kontzumo emitzen arabera “Aiarako haranak ura aurreztearekiko eta uraren kultura berriarekiko konpromisoa du”. Hau da, ura geroz eta modu arduratsuagoan kontsumitzen dela.

Olentzerok eta Mari Domingik eskualdeko haur guztiei bisita egiteko osatu duten agenda aiaraldea.com-en azaldu da

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Olentzerok eta Mari Domingik eskualdeko haur guztiei bisita egiteko osatu duten agenda aiaraldea.com-en azaldu da

Aiaraldeako erredakzioa kea dariola dago, Olentzerok eta Mari Domingik eskualdeko herri guztietako neska-mutilei bisita prestatzeko darabilten agenda, berton azaldu da ustekabean; Mari Domingik eskaini digun esklusiba egitera hurbildutakoan ahaztuta agian. Beraiekin harremanetan jarri ezinik, lanaz lepo ibiliko dira gaurkoan seguru, komunikazio leihoaren agendara igotzea erabaki dugu, eskualdeko txoko guztietan jarritako hitzorduak gogora ditzaten.

"Emakumea ezkutatzeak ere, bere izana zapaltzen du"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

"Emakumea ezkutatzeak ere, bere izana zapaltzen du"

MARI DOMINGI (Euskal Herria). Ez dakigu zenbat urte dituen  baina Olentzerok beste izango ditu agian. Hamarkada honetara arte gerizpean izan den emakume honek gero eta haur gehiagoren bihotzetan du gordelekua. Olentzeroren laguna da Mari Domingi. Egunotan bailara honetan ere izango dela kontatu digu.

 

Zenbat kilometro ibili behar duzue hona ailegatzeko?

Puff… hamaika mila eta hamaika pausu dira handik eta hona ibilian ibilian egiten ditugunak abenduan. Oinak pixkat urratuta iritsi gara aiaraldera aurten ere, ez pentsa!

Gaixo larriak-Biguri askatu herri plataforma

2011/12/30 23:00

Martutene Aiaraldea

Gaixo larriak/Biguri askatu! Herri Plataformak deitutako Martuteneko espetxera martxa.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»